viernes, 4 de marzo de 2016

ASKO MAITE ZAITUT IPUINA




Asko maite zaitut ipuina proiektua emozioak lantzeko ipuina da. Bertan, Naiaren eta Oihanen arteko hasierako harremanak islatzen dira. Bat-batean, Naiari anai txiki bat datorkio eta, etxeko postua arriskuan ikusten du, Naia orduraino, etxeko erregina baitzen. Naia emozio desberdinetatik igarotzen da bere anai txikia onartzen ikasten duen bitartean.

Ipuina Elkarren erosi daiteke. Bestalde, Donostiako liburutegi sarean eta Euskadiko irakurketa publiko sarean ere aurki daiteke. Nirekin zuzenean ipuina erosteko 2 aukera daude:

1. Eskuinaldean dagoen ordainketa zerbitzuaren bitartez.

2. Honako posta elektronikoaren bidez.


                                bihotzezproiektua@gmail.com 





Haur Hezkuntzako irakasle eta Haur literaturazale amorratutzat jotzen dut nire burua. Terapeuta naiz eta Gestalt ikuspegi humanistarekin egiten dut lan. Adimen emozionalaren jarraitzailea naiz eta emozioak Haur Hezkuntzan lantzeko beharraren aurrean, ipuin bat sortzea erabaki nuen. Proiektu berri honi hasiera eman baino lehen emozio desberdinetatik igaro nintzen: urduritasuna, beldurra eta alaitasuna. Emozio desberdinak sentitzen nituen heinean, familian pil-pilean nuen gai bati heltzea erabaki nuen: ZELOAK. Naiari, nire alaba zaharrenari, bi urte bete baino lehen anaitxo bat izango zuela kontatu genion. Berria emozio handiz hartuko zuela pentsatu arren, ez zen horrela izan: "EZ DUT NAHI"!-zioen une oro. Memento hartan zeloak lantzeko ipuin bat sortzea pentsatu nuen, LARRIZ idatzita irakurmena lantzeko helburuarekin. Sorpresa irailean iritsi zen eta erditzeko zorian nengoela, hara! Oihan, anaitxo berria, Naiaren urtebetetze egunean jaio zen. HAU KASUALITATEA! Naiak ez zuen Oihan ikusi ere egin nahi. 
Marrazkiak egin nituenean, nire semearen eta alabaren antza edukitzen saiatu naiz ( ilustratzaile profesionala ez  izan arren, oso saiatua naiz).
Haur  Hezkuntzako irakasle izanik, arlo emozionalari garrantzi handia ematen diot. Ipuina nire ikasleen aurrean kontatzea zoragarria da, emozio desberdinak sentitzeko "gune babestua" eskaintzen baitzaie. Hartara, emozioen motxilaren zama arintzen ikasten dute pixkanaka-pixkanaka.


HASERRE
AMORRATUA


TRISTE

BAKARRIK