Gaur egungo egoera sozial eta ekonomikoa dela eta gurasoek nahi baino arinago eskolaratu behar izaten dituzte beraien seme-alabak. Honek behar berri bat sorrarazi du, eskolatze goiztiarra eskaintzen duten zentroen agerpena. Honekin batera, eskolek egokitzapena eskaintzen dute eta horrek eskolarako igarobidea errazteko asmoz, haur eskola gehienek urteetan zehar egokitzapen aldi bezala ezagutzen den epe bat eskaini dute zeinetan haurra eskolara moldatu egiten den, hau da bertako erritmo eta profesionaletara.Hartara,umea eskolako arau eta erritmoen arabera jokatzen du bere erritmoa alde batera utziz. Aurretik esandako guztia kontuan hartuta, jarraian etxetik eskolarako bidea errazteko, haur bakoitzaren sufrimenduari hitza jartzeko "Asko maite zaitut" ipuina 2 urteko gelan martxan jarri dugu. Izan ere, banaketagatiko larritasuna umeek beraien atxikimendu-irudietatik banatzean pairatzen edo jasaten duten estutasunari, ezinegonari, tentsioari edota beldurrari deritzo (Jauregizar, 2013). Halaber, haurrak bere segurtasun iturria galtzen du zaindu eta babesten duen pertsonarengatik banatu behar denean.
"Asko maite zaitut" ipuinari esker, euren emozioak identifikatzen ikasten hasiko dira ipuinaren protagonistaren bidez. Lantzen diren emozioak oso orokorrak dira: poza, tristura, amorrua (frustrazioaren etapa dugu hau), haserrea eta maitasuna.
Proiektu honekin batera, Koloretako munstroa ere oso lagungarria izan zaigu eta gelan bertan, emozioen txoko bat jarri dugu, emozioen txartelez inguratua eta beharren arabera erabili ditzaten.
Hona hemen proiektuaren irudi batzuk:
![]() | ||||||
Koloretako munstroekin emozioak identifikatzen |
![]() |
Naia margotzen |
![]() | |||||
Gelako lanak |
![]() |
Koloretako munstroa Naia eta Oihan "Asko maite zaitut" ipuinaren protagonistak gelara etorri ziren ipuina kontatzera! |
Testuaren iturria:https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/17689/GRAL_Alonso_Gutierrez_Ander.pdf?sequence=3
No hay comentarios:
Publicar un comentario